viernes, 20 de noviembre de 2009

Milurtekoaren garapen helburua

Milurteko Garapen Helburuak lortzeko enpleguak sortzeak duen garrantzia azpimarratzen du NBEk[2006-07-28]
Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bilera-ziklo bat jarri du abian, munduko enplegu-krisiak izan ditzakeen irtenbideak aztertzeko. Ziklo horren hasiera-ekitaldian, NBEko Idazkariorde Nagusi Mark Malloch Brownek agerian jarri zuen enplegua sustatzeko estrategiak jarri behar direla abian, langabeziaren arazoari aurre egiteko, Milurteko Garapen Helburuak lortu ahal izateko ezinbesteko urrats gisa.Errealitatea da langileen erdiak baino gehiagok ez duela eguneko bi dolarreko pobrezia-muga gainditzen. Gainera, bereziki larria da gazteen langabezia.Diru gutxiagoren eta segurtasun-baldintza kaskarragoen truke ordu gehiago lan egiteko joera handiagoa dute gazteek, beste adin-talde batzuek baino. Oparotasun-aldietan kontratatzen dituzten azkenak dira, eta krisi-uneetan lanetik kaleratzen dituzten lehenak.

2 comentarios:

  1. oso polita geratu zaizueee!! :)
    azko gustatzen zaiit zuen bloga!

    ResponderEliminar
  2. oso ondo dago zuen blogga, informazio ona ematen duzue. espero dugu milenioko garapen helburuak betetzea.

    ResponderEliminar